XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsona batzuek diruaren truke burutzen dituzte sexu-harremanak.

Honi prostituzioa deitzen zaio.

Prostituzioa praktikatzen dutenak gizonezkoak nahiz emakumezkoak izan daitezke, nahiz eta azken hauena izan sarriena.

Gizarte guztietan ageri da sexu-portaera hau, eta alde batetik debekatua baldin badago ere, beste batetik toleratu egiten da.

Pertsona bat prostituzioa praktikatzera bultzatzen duten arrazoiak ematerakoan, ziurtasunik ez badago ere, hauek aipatu ohi dira: zorionik gabeko familia batean bizi izana, diru-premia larriak, haurtzaroan edo adoleszentzian bizi izandako esperientzia traumatiko bat, heldutasun-falta nabaria, eta abar.

Amodio eta anarkiaren filmeako fotograma

Beren gorputza alokatuz bizitzera beharturik dauden pertsona horiekiko errespetuzko eta begiramenezko jarrera mantendu behar dugu.

Giza sexualitatea besteekin erlazionatzeko eta komunikatzeko bidea dela adierazi badugu.

Hori modu desberdinak erabiliz lor daiteke.

Helburu hori asetzeko eta burutzeko biderik erabiliena sexu desberdineko pertsonen arteko harremana da (harreman heterosexuala).

Hala ere, pertsona bakoitzak bere modu propioa du sexualitatea asetzeko, eta baldintza bakarra beste pertsona bati kalte edo minik ez egitea izango litzateke;

bortxaketak, helduen eta haurren arteko harremanak, gogoz kontrako harremanak eta abar dira kalte horren adibide batzuk.

Besteei kalterik egin gabe norberaren sexualitatea asetzeko beste portaera ezagunenak masturbazioa eta homosexualitatea dira.

Lehenengoaz hitz egin dugu lehen.

Bigarrena, maitatzeko ahalmena sexu bereko pertsonengana bideratua (gizonek gizonengana eta emakumeek emakumeengana) duten pertsona batzuek sexualitatea bizitzeko duten modu bat da.

Ez da gaixotasun bat, eta homosexualak gizarte desberdinetan, maila sozial guztietan eta lanbide guztietan daude.

Masturbazioa bezala oso kritikatua eta errefusatua izan da gizarte askotan, eta homosexualek marginazioa jasan izan dute, bizitza zaila izanez gizartean.

Gaur egun, ordea, eta taldeetan antolatuz egin duten borrokari esker, gero eta toleratuagoak dira gizartean.

Beren afektibitatea eta sexualitatea bizitzeko era desberdin hori duten pertsonekiko errespetua izan behar dugu.